MUSIKA

“Kubeats” Urretxu eta Zumarragako elektronika jaialdia egingo da bihar

Larunbatean, elektronikako hainbat musikari bilduko dira Urretxun eta Zumarragan, Kubeats  elektronika jaialdiaren baitan. Ekimenaren lehenengo edizioa izango da, eta Zumarragako gaztetxean egingo da. Kalegorrian kolektiboak ondu du ekimena.

Honatx bertan arituko diren artisten izenak: Bilboko Radithor, “Yeray Portillo, DJ, ekoizlea eta Eclectic Reactions diskoetxearen buru. Live session moduko saio bat eskainiko digu, bere zigiluan hain gustu onez aukeratzen duen techno. Ambient eta industrial, hotz, ilun eta zoragarriari eutsiz”.

Bergarako Balza, “Electro eta Techno dotore-dotorea”; Bilboko Jana Jana , “Itziar Markiegi, Magmadam bikoteko %50a, Queer jarreraz jositako elektronika zaratatsu astindu latza irrikaz espero dugu”.

Azkenik, Logroñoko Tum Tum Brigade, “errioxar synth-punk erradikala, Elektropop lotsagabe eta zirraragarriaz, hit bat bestearen atzetik ateratzeko makina bihurtu dira”.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button