ESZENA

Larrua konpainiak “Otsoa” koreografia lana aurkeztuko du, Gasteizko Principal Antzokian

Koreografia-obra honetan dantzari taldearen jarrera eta ekintzak ironia handiz zuzentzen dituen antzezlea da protagonista, taldearen buruzagitza daramana, politikari, teledendako aurkezle edo Gran Hermano programako liderra balitz bezala eragiten diena. Bada, dantzariek barneko gatazka horiek guztiak azaleratuko dituzte, gorputz-hizkuntzaren bitartez.

Jordi Vilasecak eta Aritz Lopezek zuzendutako Larrua dantza konpainiaren azken lana da Otsoa, berezko lengoaia propioa duen konpainia, “estilo, fisikotasun eta diziplina ezberdinak uztartzen dituena”, gehienbat,  breakdance eta dantza garaikidea uztartuz, dantza garaikidetik haratago doana.

Gasteiz eta inguruetan dantza eta dantzarako molde berriak suspertu nahi dituen proiektua da Larrua, diziplina edota estilo ezberdinetako artistez osatzen dena. Baina euren proiektuak ez dira bakarrik proiektu koreografiko gisara soilik aurkezten, Otsoa lanean ikusi ahal den bezala. Larrua konpainiak, pedagogiaren esparrua ere lantzen baitu eta horretarako workshop, tailer eta ikastaroak ere antolatzen ditu.
Hartara, datorren ostegunean, urriaren 17an, Gasteizko Principal Antzokian, dantza garaikidearen eta breakdancearen arteko fisikotasunean eta zirraran murgilduko gaituen dantza-lana izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Oholtza gainean arituko dira Miguel Ballabriga, Helena Wilhelmsson, Aritz Lopez, Begoña Martin eta Maddi Muñoz.

Informazio gehiagorako joan Principal Antzokiak iragarritako agendara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu