BERTSOTAN

Asteburuan denetarik

Eibarren, Euskaraz bizi nahi dut eguna dela eta, bertso-musikatuak jarri beharko dituzte Txaltxa Zelaiko auditorioan, eta bertan, Jokin Labayen, Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak bilduko dira.

Ondoko herrian, Elgoibarreko Herriko antzokian, Ez gara Palestinaz ari ikuskizunaz gozatzeko abagunea egongo da, eta Unai Muñoa eta Ander Lizarraldek bertsoak jarriko dituzte.

Bihar, Lesakako Erregeneako baratzean, Txapelketa Nagusiaren simulakroa egingo dute. Julio Soto, Xabier Silveira, Erika Lagoma eta Eneko Fernandez bertsolariek simulakro horretan parte hartuko dute.

Eta bihar, baina Euskal Herritik kanpo, Sabadell herrian, Jornada de Bertsolarisme, Bertsolaritzari buruzko hitzaldia, eta Bertsolari filmaren emanaldia egingo da.

Eta gehiago ….

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button