MUSIKA

Langfinger rock talde suediarrak Donostian eta Bilbon joko du

Langfinger blues-rock banda suediarrak  Donostiako Dabadaban joko du igandean, 20:30ean, eta asteartean, Bilboko La Nube aretoan, 21:00etatik aurrera.

Hirukotearen jarioan askotariko osagaiak biltzen dira, betiere rock gihartsuari lotutakoak: rock clásico, hard rock, stoner rock eta rock alternatiboa, besteak beste.

Kalle Lilja (gitarra), Victor Crusner (baxua eta ahotsa) eta Jesper Pihl (bateria) dira hiru taldekideak, eta irailean, haien hirugarren lana plazaratuko dute, CrossYears, AEBetako Small Stone Records diskoetxe prestigiotsuaren bitartez. Disko horretan bildutako kantuak aurkeztuko dituzte gurean.

Donostiako Red Ribbon Music kontzertu promotorearen arabera, garagardoa edateko musika da, ukabila altxatzeko, oihu egiteko, oinak mugitzeko eta finean, lagunekin batera ondo pasatzeko. Haien kontzertuetan zabaltzen duten energiaz jabetzeko, ikus ezazue bideoa:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button