LITERATURA

Lander Garrok literatura ikastaroa emango du Zumaian

Pertsonaiaren Eraikuntza izeneko literatura tailerra antolatu du Zumaiako Euskara Zerbitzuak. Urtarrilaren 21ean hasiko da Lander Garroren eskutik egingo den ikastaroa, eta otsailaren 18an bukatuko da.

Guztira 12 orduko tailerra izango da, eta larunbatetan egingo dira saioak, Alondegia kultur etxean, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara bitartean.

Honela definitu du adituak bere ikastaroaren nondik norakoak: “Paperezko mukizapiak bezala, erabili eta bota egiten ditugu geure irakurketetan agertzen diren pertsonaietako asko; beste batzuk, ordea, betiko eramaten ditugu geure baitan, ez geuregandik aparte leudekeen objektuak balira bezala, ez, baizik eta gugan integratutako izaki mitologikoen modura. Zergatik? Zergatik dago pertsonaia batzuen eta besteen arteko alde handi hori? Zerk bilakatzen du pertsonaia bat zinez gogoangarri? Galdera horri erantzuteko ahalegina egingo du aurtengo  tailerrak”.

Animatzen bazarete izena eman ahal duzue urtarrilaren 13a baino lehen. Informazioa hemen irakurri ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button