LITERATURA

Lander Garrok “Gerra Txikia” argitaratu du

Susa literatura argitaletxeak Lander Garroren Gerra Txikia nobela berriaren aurkezpen ekitaldia antolatu du gaur goizean, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Gerra txikia Lander Garroren bigarren nobela duzu.

Susa argitaletxeak luzatu digun oharrean azaltzen da zertan datzan lan berri hau: Errefuxiatua da Xabi Ugarteren aita. Hiru seme-alabak trenean sartu ditu amak 1983ko urriko goiz batean eta, muga igaroz, aitarengana joan dira Hendaiara, zalantzez beteta, ohiz besteko lekuan bizi beharko dutelako aurrerantzean, baina oraindik ohartu gabe gerra giroa datorrela etxeraino. GAL garaia da, zelatan daude mertzenarioak, eta laster gertatuko dira atentatuak, hilketak, atxiloketak, deportazioak… Haur izatearen xalotasunak, ordea, munduari begiratzeko aldarte berezia ematen dio Xabi txikiari, eta une zailenetan ere beti saiatzen da atsegin edo probetxuren bat topatzen: lagun berriak, hondartzako egunak, etxera datozen iheslariak, Tour-eko karrera, lehen musua.

Hortaz, abenturak eta garai krudelen gomutak, biek egiten dute bat Garroren lan berrian. Haurtzaroaren paradisu galduaren arrastoak gordetzen ditu, “itzal gaiztoz eta amets gogoz gogoraturik”.

Lander Garro 1975ean jaio zen Oreretan eta gaur egun Hendaian bizi da.  Bereak ere badira Orain galdera berriak ditut, Kontrarioa narrazioak, eta Ez merkeenak! Bai onenak! ‘Argia’, euskal publizitatea abian saiakera.

Gerra txikia nobela irakurri nahi izanez gero, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button