LITERATURA

Donostia Kultura Poesia Lehiaketan izena emateko epea zabalik

Aurten, Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren zazpigarren edizioa da, eta dagoeneko, izena emateko epea zabalik duzue. Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolaturiko lehiaketan lanak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da. Betiko legez, helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da: 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da.

Lanen luzera gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira.

Lan guztiak Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipi idazleek irakurriko dituzte, eta horien artean sariduna aukeratuko dute. Irabazlea 2024ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera.

Irabazleak 1.000 euroko saria izango du, baita Imanol Larrinagaren margolan bat ere. Bi horietaz gain, Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du eta garailea Poesia eta Pentsamendua errezitalean parte hartzera gonbidatua izango da.

Informazio guztia DK poesia lehiaketaren oinarrietan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button