Nontzeberri

Lan munduaren esplotazio kontzeptuala

 

Hélène Duboc artista frantsesaren Waiting for loading izeneko erakusketa aurkeztu zuen Bilbao Artek joan den barikuan. Erakusketa berria irailaren 26ra arte izango da ikusgai bertako Erakusketa Aretoan. 

Bilbao Arteko 2013ko artista egoiliarra izan den Hélène Duboc bere sorkuntza-proiektua erakusteko aukera izan du. Bilbao Artek igorri digun oharrean irakur daitekeenez “Waiting for loading  lan edo ekoizpen ekintzari eta bere errepresentazioaren harremanen artxibo, kudeaketa, transgresio eta bilakaeraren paradigman dauka testuingurua. Proiektu honek lan munduaren esplotazio kontzeptualari eta lantegi ingurunei lotutako errepresentazioei zuzendutako ekintza dinamikak ezartzea bilatzen du”

Erakusketa eskultura, instalazioa, interaktibitatea eta grafika proposamenak biltzen ditu Hélène Duboc artista frantsesak. “Waiting for loading, iaz Bilbao Arte Fundazioan garatu nuen proiektuaren etapa bat izatea nahi nuke, funtsezko hiru oinarri nagusiren gainean eraikita: lana, lantegi-giroa eta kondekorazioa. Hiruren artean osatzen duten erroteria triangeluarraren bitartez, ikuspegi pertsonala eskaini nahi izan diot testuinguru jakin bati, gaur egungoari alegia, ekonomiaren eta balioen arloko krisi suntsigarriak erabat baldintzatuta, ekoizpenerako lekuen abandonua eta eraispena kudeatu duena”, azaldu du artistak.

Hélène Duboc lizentziatua da Amiens-eko Jules Verne Unibertsitateko Arte Fakultatean. Hainbat erakusketa egin ditu, haien artean: XXVII Muestra Joven de Arte de La Rioja-n, edo Import/Export, erakusketa indibiduala, Alicanteko Centro 14-n.

 

Exit mobile version