LITERATURA

Konekta nazazu zure libururik gustukoenarekin

Bizkaiko Foru Aldundiak, Liburuaren Nazioarteko eguna dela eta, irakurketa sustatzeko erronka zabaldu du sare sozialetan Konekta nazazu zure libururik gustukoenarekin izeneko ekimenaren bidez. Irakurtzeko ohitura eta grina sustatu nahi dira gizartea ezagutza eta jakintzaren garrantziaz ohartarazteko.

Konekta nazazu zure libururik gustukoenarekin erronka konfinamendu egoeraren ostean sortu da, eta modu horretan, “Bizkaiko Foru Aldundiak herritarrak animatu nahi ditu beren sare sozialetan liburu gomendatuen sare bat sor dezaten #LiburuekKonektatzenGaituzte traolarekin. Erakundeak, bada, erabiltzaileak bultzatu nahi ditu beren libururik gustukoenak traola hori erabiliz komentatzera edo proposatzera”.

Gainera, modu honetan, “Bizkaiko Aldundiak nabarmendu egiten du kulturaren garrantzia eta bultzatu egiten ditu hiritarrak ezohiko konfinamendu egoera honetan kulturak, oro har, eta irakurketak, bereziki, duten garrantziaz gogoeta egitera”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button