Nontzeberri

Lan berriak Erein argitaletxean

Atzo, azaroak 8, Erein argitaletxeak hiru lan berri aurkeztu zituen. Oier Santosek Ez zuten erantzun lana argitaratu du. Errenterian jaio, eta gaur egun Bilbon bizi den idazleak, lagunen arteko istorio bat kontatu du, eta unibertsitateko bizitza berriari ongi-etorria ematen dion seiko lagun-taldea du protagonista.

Téa Obreht idazle gazteak Tigrearen emaztea argitalpena sortu du. Eleberri honekin, 2011. urtean Orange sari ospetsua eskuratu zuen, eta berrogei urtetik beherako hogei amerikar idazle onenen zerrendan sartu zuen The New Yorker aldizkariak. Lan honen itzulpen lanak Miren Arratibel Garmendiak egin ditu.

Azkenik, Ferdinand von Schirach Municheko  idazleak Krimenak nobela beltza argitaratu du (Anton Garikanok itzuli du euskarara). Zigor legeetan abokatu defentsari izan da Berlinen eta zazpiehun kasu baino gehiagoren ardura izan du, horien artean azken urteotan Alemanian gertatutako krimenik bihurrienetako batzuk. Lan esperientzia horietatik abiatuta dago idatzia eleberri hau. Alemanian izugarrizko arrakasta lortu duen liburu honekin Lleist Sari ospetsua lortu zuen egileak.

Exit mobile version