MUSIKA

Lambchop taldeak Bilboko Kafe Antzokian joko du gaur

Kurt Wagner musikariak gidatutako Lambchop talde estatubatuarrak Bilboko Kafe Antzokian joko du, gaur, 21:30etik aurrera.

Lambchop bandak 25 urte beteko ditu aurten, Tennessee estatuko Nashville hirian eratu zen. Taldea country alternatiboarekin lotu izan da hasieratik; halere, bere ibilbide luzean, askotariko estiloak jorratu ditu, besteak beste, soula eta lounge musika. Taldearen disko azpimarragarrienen artean, Nixon (2000) laudatua eta soul kutsuko No You Cmon / Aw Cmon (2004) lan bikoitz erraldoia daude. Bandaren azken lana, 2012koa da, Mr. M.

Duela urte batzuk, Bilboko BBK aretoan jo zuten, eta bertaratu ginenok sekulako kontzertu intimista eta xuxurlatzailea entzun genuen, batez ere, Wagner-ek erakusten duen kantatzeko modu ezti bezain urratua dela-eta. Nikotinaz kutsatutako ahots iradokitzailea gordetzen du Wagnerren bere eztarria urratuan.

Kafe Antzokian iragarri duenez, “Zuzenean Lambchop izugarriak dira, eztiak, harribitxiekin osatutako errepertorioarekin, zeina musika amerikarraren kantutegiaren parte izango den betirako. Klasiko garaikideak dira!”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button