IKUS-ENTZUN

“Laburbira” gaur helduko da Gasteizera

Otsailaren 28tik martxoaren 28ra bitartean, Laburbira zirkuitua ibilki izango da Euskal Herriko hainbat herritan (29 herri bisitatuko ditu) euskarazko film laburrak erakusten. Laburbirak 15. edizioa beteko du aurten.

Gaur berton, martxoaren 14an, Gasteizko emanaldia izango da, 19:00etan, Oihaneder Euskararen Etxean.

Joan den urtean jasotako proposamen guztien artean, 8 film labur aukeratu dira XV. Laburbiran zabaltzeko. “Bat izan ezik, beste guztiak 2017koak dira eta zortzi filmen artean 77 minutuko proiekzio entretenigarria osotu da publikoari eskaintzeko”.

Laburbiraren proposamenak hauexek dira: Ilunpetan (Koldo Carranza), Night Shift (Izaskun Arandia), Higadurak (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola), Ejecutor (Javi Arriaga), Tazan (UDA films), Areka (Atxur animazio taldea), Kreba (Oier Fuentes) eta Zulo (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga).

Pelikulen gaineko informazioa, eta herri guztien zerrenda, Topagunearen webgunean eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button