IKUS-ENTZUN

“Laburbira” ekimenaren saio berezia, Getarian

Otsailaren 28tik martxoaren 28ra bitartean, Laburbira zirkuitua ibilki izan da Euskal Herriko hainbat herritan (29 herri bisitatu ditu) euskarazko film laburrak erakusten. Halarik ere, ekimenak jarraipena izango du bihar Getarian, bertako Euskal Astearen barruko programazioan. Euskarazko ekoizpenak 21:00etan proiektatuko dira Eskolako zine aretoan.

Aurten 8 film labur aukeratu dira XV. Laburbiran zabaltzeko. “Bat izan ezik, beste guztiak 2017koak dira eta zortzi filmen artean 77 minutuko proiekzio entretenigarria osotu da publikoari eskaintzeko”.
Laburbiraren proposamenak hauexek dira: Ilunpetan (Koldo Carranza), Night Shift (Izaskun Arandia), Higadurak (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola), Ejecutor (Javi Arriaga), Tazan (UDA films), Areka (Atxur animazio taldea), Kreba (Oier Fuentes) eta Zulo (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga).

Pelikulen gaineko informazioa , eta herri guztien zerrenda, Topagunearen webgunean eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button