LITERATURA

“Bitakora kaiera” eta “Nomada” lan berriak Erein argitaletxean

Gaur eta bihar, Erein argitaletxeak liburu biren aurkezpenak egingo ditu. Gaur, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, Ibon Sarasolak Bitakora kaiera presentatuko du, eta bihar, Aitziber Etxeberriak Nomada lana.

Sarasolak euskara batuaren bilakaera aztertzen du liburu horretan. “Duela bosten bat urte, Alberdania argitaletxearen gorabehera batzuk zirela medio, hitz-aspertu bat egin nuen Inazio Mujikarekin. Komentatu zidan, besteak beste, zergatik ez nuen idazten zerbait Euskara batuaren ajeak liburuak, hamabosten bat urte geroago, iradokitzen zidanaz. Euskara batuaren ajeaken ifrentzua, nolabait esan. Proposamenak halako nagikeria bat eragin zidan eta horixe adierazi nion. Dena dela, hasi nintzen materialak biltzen, zer gerta ere: esaldiak, adibideak, iruzkin komentagarriak batez ere. Duela urtebete edo, Kepa Altonagak Back to Leizarraga publikatu zuen. Berehala irakurri nuen eta irakurketa erabat gogo-pizgarria gertatu zitzaidan. Ikusi nuen tratatzen zituen puntu askotan bat nentorrela eta beste batzuetan bazegoela zer komentatu. Azken batean, nik buruan bueltaka nerabilen gaiaz ari zen, garbizalekeriaz. Altonagaren liburua garbizalekeria lexikoaz ari zen batez ere, baina baita zein anaforikoaz ere” dio egileak hasierako orriotan.

Eta bihar, bestelako gaia hartuko du Aitziber Etxeberriaren Nomada lanak. Hanoi (Vietnam) 2000: Sobiet Batasuneko enbaxadore berriaren etorrerak Nikolay Zaitseven bizimodu lasaia hankaz gora ipini du. Iraganeko heriotza bat argitu nahi du. Intriga, espioitza konplotak eta gudaren oroitzapen oso gertukoak nahasten ditu ezohiko eleberri honetan Aitziber Etxeberriak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button