MUSIKA

Labritek lan berria argitaratu du 15 urte eta gero

Labrit musikari hondarribitarrak Zortzi (Baga Biga) izenburuko hirugarren lana aurkeztu berri du, aurretik, Paradisua (Oihuka, 2000) eta Nori egin so! (Oihuka, 2001) plazaratu zituen. Hortaz, 15 urtez isilik egon ostean, amatasuna tarteko, itzuli da Labrit bederatzi kantu berrirekin.

Diskoa alaia eta dantzagarria da, melodiekin josia eta tarte akustiko eta elektronikoekin jantzia. Armoniak, chillo ut giroak, elektronika eta lasaitasuna dira, besteak beste, doinuon ezaugarriak.

Elementu horiek uztartzeko Labritek Nacho Ferrer musika elektronikoko ekoizlearekin aritu da, bai eta Axular Arizmendi soinu-teknikariarekin.

Baga Biga diskoetxearen arabera, “elektronika estiloko atal desberdinak erabili ditu (Labritek) bere kantuetako melodiei koltxoia eta batasuna emateko, tarte akustikoekin eta organikoekin nahastuta”.

Informazio gehiago: baga-biga.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button