MUSIKA

Laboa, Kortatu, M-ak eta Kuraia biniloan berrargitaratuko dituzte

Biniloak egun bizi duen susperraldiaren baitan, euskal disko klasikoak ere berrargitaratzen ari dira LP formatuan. Hala, gaur bertan jakin dugu euskal musikako disko giltzarri batzuk berriro plazaratuko direla binilo beltz dotorean.

Hala, Mikel Laboaren Lau-bost binilo bikoitzean kaleratuko du Elkar argitaletxeak. Dakizuenez, disko bikain horretan, besteak beste, Komunikazio-Inkomunikazio mitikoa jasotzen da.

LP bikoitzean etorriko da Kortatuten Azken guda dantza enblematikoa; 1988an grabatua, klasikotzat jo daiteke. Klasikotzat jo daiteke ere Irungo hirukoteak grabatutako Kolpez kolpe, zeinetan bestelako estilo eta erritmoak sartzen hasi ziren, Negu Gorriak bandaren hazia landuz.  Lan hori ere 1988an argitaratu zen, eta euskal musikan eman duen rock disko interesgarrienetarikoa da.

Kolpez-kolpe horretan Kaki Arkarazo eta Xabier Montoiak parte hartu zuten, garaian, M-ak bandako kideak. Bada, berrargitalpen sorta horren baitan, talde horren Barkatu ama lana ere izango da eskuragarri, funk-rock disko bikaina dena.

Biniloa berri-berrian merkaturatuko den beste disko bat La Polla Records arabarren No somos nada da, bai eta Kuraia basatien lan homonimoa, 2011n grabatua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button