IKUS-ENTZUN

“Labo” eta “Kimuak” programetako filmak, Donostian

Atzo, Donostiako Tabakalerako Sukaldean, datorren astean Donostiako Antzoki Zaharrean eskainiko den film laburren zikloa aurkeztu zuten. Batetik, Kimuak programaren iazko edizioa osatzen duten zazpi laburrak aurkeztuko dira, hilaren 16an; bestetik, Tabakalera eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanaren harira, hilaren 17tik 20ra Clermont-Ferrrand Zinemaldiko Labo Sailean parte hartu duten film labur esperimentalak pantailaratuko dira. Emanaldi guztiak 19:30ean hasiko da, eta filmak jatorrizko hizkuntzan pantailaratuko dira, azpidatziekin.

Kimuak programaren emanaldian, besteak beste, Koldo Almandoz eta Asier Altuna euskal zinegileen lanak ikusiko dira.

Labo programaren harira, filmak lau emanalditan bilduko dira. Tabakaleraren arabera, “Labo saila osatzen duten lanen ezaugarri nagusia bere izaera esperimentala da, baita topatuko dugun aniztasuna ere, erabilitako narrazio moduei, teknikei edo estetikari dagokionez. Labo irudien laborategia da, eta horregatik askotariko genero eta sorkuntza teknikak nahasten dira, ezohiko ikuspuntuak eta proposamen ausart eta harrigarriak. Azken batean, Labo ohiko sailkapenetan lekurik ez dutenak batzen diren lekua da”.

Laboko lan batzuk aipatzearren, hilaren 17an, Carl-Johan Westregård suediarraen Cams lana pantailaratuko da, epaimahaiaren saria jaso zuena; baita Richárd Hajdú zinegilearen S filma ere. Azken horrek publikoaren saria irabazi zuen.

Informazio gehiago: tabakalera.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button