IKUS-ENTZUN

Zinemazale bereziak ardatz

Maria Alvarez zinegilearen Las cinéphilas filma ikusteko parada egongo da larunbatean, abenduak 30, Donostiako Tabakaleran.  

Tabakaleraren hitzetan film hau oparia da. “Aurten jaialdietan ikusi ditugun ehunka filmetatik zein iruditzen zaigu bereziena gure ikusleei oparitzeko? Erantzuna pelikula hauxe da, Maria Alvarez zuzendari argentinarraren aurreneko dokumental luzea. Film hau opari bat da, eta horregatik nahi dugu egun hauetan eman, gure ikusleei omenaldia egiteko, zinema-aretoetako gure zinemazaleei omenaldia egiteko”.

Filmeko protagonistak zinemazaleak dira: Estela, Paloma, Norma, Chelo, Lucía eta Leopoldina . Argentinako, Espainiako eta Uruguayko emakume erretiratu horiek zinemara joaten dira arratsaldero. Eta ekintza horrek “bizitzari buruzko tratatu bat gordetzen du, zinemari buruzkoa, fikzioari buruzkoa, denboraren joanari buruzkoa, ametsei buruzkoa, iraganari buruzkoa, etorkizunari buruzkoa eta memoriari buruzkoa”.

Zenbatetan galdetu diogu geure buruari nolakoa ote den zinema-aretoetara joan ohi diren horien bizimodua? Nortzuk diren, non bizi diren, nolako bizimoduak izan zituzten, zer egiten duten saioen aurretik eta ondoren, zer ikusi nahi izaten duten aretoetan eta zer aurkitzen duten pantailan, behin eta berriro itzultzeko.

Lan horrek ikusleen saria irabazi zuen Buenos Airesko Zinema Independentearen Bafici Jaialdian, eta ikusleen saria lortu zuen, halaber, Ourenseko OUFF Zinema Jaialdian. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button