ESZENA

Nafarroako arte eszenikoak sustatzeko, “Oinak hodeietan” programa

Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazioak Oinak hodeietan programa jarriko dute abian bertako arte eszenikoetako (antzerkia, zirkua, magia edo dantza) profesionalak laguntzeko eta horiexek sortzen dituzten ikuskizunetarako espazio berriak aurkitzeko.

Programa honek “Nafarroako konpainien formatu txiki edo ertaineko ikuskizunak eramango ditu abuztuan espazio ez-konbentzionaletara, hala nola monasterioetara, aztarnategi arkeologikoetara, gazteluetara, basoetara eta ondare kultural eta natural handiko beste leku batzuetara; horrela, bai tokia bai proposamen artistikoak elkar aberastuko dira, eta ikusleak bien edertasunaz gozatu ahal izango du esperientzia berean.”

Nafarroako konpainia eszeniko profesionalek apirilaren 20ra arte aurkez ditzakete beren proposamenak.

Lengoaia eszeniko ezberdinak dituzten proposamenak eta ikusle ezberdinei zuzendutako ikuskizunak egongo dira programazioan. Aukeraketan ikuskizunen kalitatea eta espazioen egokitasuna kontuan hartuko da, eta programazioan euskarazko proposamenen bat egotea ere ezinbestekotzat jotzen da.

Oinak hodeietan programaren oinarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button