MUSIKA

La Topadora taldearen festa ederra

Skalariak eta Vendetta taldeetatik datozen musikariek La Topadora taldea osatu dute, eta gaur berton bere estreinako diskoa aurkeztu dute: Voy con todo.

Baga-Bigako lagunen hitzetan, La Topadora taldearen Voy con todo lehen diskoa “detailezalea da, zorrotza, erritmoen bidez keinuka etengabe mugitzen ari diren pentsamenduei. Denetarik dauka, eta ez da erraza etiketatzeko. La Topadora denarekin doa, giza ukitua du, ukitu digital elektronikoa, arrazoinamenduaren zertzelada miresgarriak. Festa ederra, leku zoragarri rockzalea eta paganoa, ska, Karibeko son-saltsa, runba-funk, eta ia inoiz ahaztu ezin duen belaunaldi saltaria tartean dago, eta ahazten duenean airea hartzeko da, musika eta gizartea hausnartzeko. La Topadora espiritu librearen atrebentzia laztantzen duten jende horiekin guztiekin doa eta dago, lehen lelotik itsaskor bihurtzen den izaera adierazten duen musikarekin”.

La Topadora taldearen Alberto Porres teknikariak lan berria grabatu, nahasi eta masterizatu du Iruñeko K estudioetan, 2019ko abenduan. Ekoizpena La Topadora taldeak egin du. Diskoan laguntzaileak izan dituzte: Gorka Pastor (pianoa), Maria Salazar (ahotsa), A2K.O.Hitz (ahotsa), Maurito Ferrari eta Guillermo Levis (ahotsa); eta Begoña Iturbide, Maite Iturbide, Arantxa Ilarregui, Montxo Etxeberria, Jose German Anton, Txema Navarro eta Bego Omatos (koroak).

La Topadora taldearen barruan Javier Etxeberria (gitarra, ahotsa, programazioa), Ruben Anton (tronpeta, ahotsa), Enrikko Rubiños (bateria), Luisillo Kalandraka (baxua, ahotsa) eta Gaizka Otxoa (tronboia) musikariak daude.

Gaur berton, martxoaren 5ean, La Topadora Bilboko Kafe Antzokian izango da,
23:00etan.
Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button