ARTEA

La Taller-ek erakusketa kolektiboa paratu du Eibarren

Bilboko La Taller Galeria eta Grabatu Tailerra guneak erakusketa berri bat inauguratuko du Eibarko Portalean, ostiralean. La Taller gunean parte hartzen duten zenbait artisten obrekin osatutako erakusketa da. “Zazpi erakusketaz osatutako erakusketa da. La Taller-era datorren eta profesionalizazio bidean dauden artistak aukeratu ditugu. Portalean, gainera, badago haien lana sakon erakusteko aukera, leku nahikoa baitago”. Urriaren 14ra arte egongo da zabalik.

Hauexek dira Eibarko Portalean izango diren artistak: Raisa Alava, Iñaki Elosua Urkiri, Javier Idirin, Beñat Krolem, Juanjo Ortubia, Omer Zaballa eta Alazne Zubizarreta dira. Zazpi artistok ikusgai jarri dituzten lanak askotarikoak dira, tartean, grabatuak, collageak, geometriak, marrazkiak eta eskultura inprobisatuak.

Galeria eta tailer ez ezik, La Taller trebakuntza, espezializazio, ekoizpen eta asistentzia zentroa ere bada, artistek teknika grafikoak gara ditzaten. Hala, erakusketan parte hartzeko aukeratutako artistak profesionalizazio bidean daude, prestakuntza urte batzuk jaso ostean. Haietariko batzuk, gainera, profesionalak dira.

Portalean erakutsiko den obraren sortzaileak La Taller gunean nabarmendu dira “haien artelanen kalitateagatik eta gorputz eta arima aritzen direlako”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button