MUSIKA

Jazpana jaialdian parte hartuko duen lehen talde sorta iragarri dute

Beasaingo Jazpana jaialdiaren edizio berria urriaren 27tik 298ra bitarte egingo da, eta antolatzaileek ja iragarri dituzte ekitaldian parte hartuko duten zenbait talderen izenak. Aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da.

Hauxe da Jazpanak zabaldu duen lehen talde sorta: Atom Rhumba, Cala Vento, El Desvän del Macho, Rufus T. Firefly, The Soulbreaker Company, Perlak, Luma eta Kenta.

Jazpanak bertako taldeak eta talde bereziak uztartuko ditu aurten ere, jaialdiaren helburuak nahasketa hori bilatzen baitu: “Herriko eta inguruetako taldeei jendaurrean jotzeko aukera eskaintzea, ohikoak ez diren taldeak ikusteko aukera ematea, eta betiko moduan, jaialdiaren ezaugarri nagusi den doako ekintza izatea”.

Informazio gehiago: jazpana.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button