MUSIKA

La Hora Del Primate taldeak Politburo jaialdian joko du

Bizkaiko La Hora Del Primate rock-and-roll taldearen berri izan dugu Nontzeberrin. Era berean, jakin dugu talde horrek Laudioko Politburo Recording Fiasco diskoetxeak maiatzaren 18ean Laudion bertan egingo duen jaialdian parte hartuko duela.

La Hora Del Primate talde eratu berria da, taldekideak ibilbide luzeko musikariak diren arren: Rioja abeslaria (The Paniks, Atom Rhumba, Munsterland); Alberto bateria jotzailea (Capsula, Elfon Negro); Barrio gitarra jotzailea (Inserta, Elfo Negro), eta Alberto baxu jotzailea (Bugatti, Roscachapa). Laukoteak  punk, blues eta soul estiloak jotzen ditu, eta ondoko eraginak aipatu dituzte: Zen Guerrilla,  The Stooges, The Dirtbombs, Black Sabbath, DEVO, besteak beste.

Taldeak hiru kontzertu iragarri ditu: maiatzaren 4an Bermeoko Capillan Vaiva Bazooka taldearekin, eta 28an Gasteizko Stonehean tabernan.

Maiatzaren 18an, halaber, Politburo diskoetxearen jaialdian joko dute. Jaialdi hori Laudioko gaztetxean egingo da, 21:00etan, eta bertan honako taldeek ere joko dute: Criatura (hardcore-punk, Zaragoza), Viva Bazooka (rock instrumentala, Gasteiz), Al Infierno En Goitibera (hardcore, Laudio), eta Los Nitxos (post-punk, Gasteiz).

Politburó Recording Fiasco diskoetxea 2007an eratu zen, eta harrezkeroztik modu autogestionatuan aritu da diskoak argitaratzen eta banatzen. Gaur arte bost erreferentzia plazaratu dituzte. Jaialdian banatzaileen salmenta-postuak izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button