MUSIKA

La hora del primate taldeak hainbat kontzertu egingo ditu

La hora del primate konplexurik gabeko punk-blues-soul musika taldea da. Bertako kideak ez dira nolanahikoak eta talde mordoetan aritu dira: Paniks, Atom Rhumba, Munsterland, Buma Ye, Cápsula, Elfo Negro, Inserta, eta abar.

Euren koktelera rockeroan Zen Guerrilla, The Stooges, The Dirtbombs, Danko Jones, MC5, Queens of the Stone Age, Nick Cave, Make Up, The Sonics, Gallon Drunk, Jon Spencer Blues Explosion, Lost Sounds, GBH, The Mummies, Damned, Stranglers, Black Sabbath, DEVO, Hawkwind, Suicide, Little Richard… eta beste hainbeste nahasten dituzte.

Euren lema: “Ondo jotzeak ez dio inporta! Gure alde basatiari aske uzteko unea ailegatu da! Primatearen ordua ailegatu da!”. Egun, estreinako lana prestatzen ari dira; taldearen bandcamp webgunean kantu batzuk entzun daitezke.

Honatx kontzertuen datak: larunbatean, martxoak 8, Santurtziko La Kelo gaztetxean izango dira Hartzak blues Band taldearekin; 14an, Deustuko jaietan baitan Willis Drummond eta Inoren Ero Ni taldeekin; apirilaren 5ean, Bilboko Zazpi Katu gaztetxean; apirilaren 6an, Grolizko Xurrut pizzerian Kid & Les Marinellis bandarekin; maiatzaren 16an, Soraluzeko gaztetxean; eta, amaitzeko, maiataren 17an, MAz Basauri jaialdian ERO taldearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button