ESZENA

La Fura dels Bausek ikuskizun antropofago bat estreinatuko du Donostian

Degustación de Titus Andronicus erronka berria da La Fura dels Baus taldearentzat. Euren ibilbidearen hastapenera itzuli dira ikuslearen eta ikuskizunaren interakzioa ahalbidetzen duen proposamena gauzatzeko. Hau gertatzen den bitartean bi sukaldari arituko dira "metafora gastronomikoak" lantzen.

Ikuskizunak William Shakespearen The Most Lamentable Romaine Tragedy of Titus Androginus tragedia du oinarri.

La Furak beti izaten ditu zentzumenak presente, batez ere ikusmena eta entzumena, baina oraingo honetan dastamena ere egongo da. Izan ere, Mugaritz jatetxeko sukaldariek prestatutako pertsonen okelaz egindako mokaduak ikusleen artean banatuko dira.

Zori hutsaz hautatutako ikusleen 30ek Titus Andronicusen gonbidapena jasoko dute eta ikuskizunean ikusitako pertsonaien zatiak jango dituzte. Izan ere, okelaren azalean aurretik ikusitako pertsonen tatuajeak ezagutuko dituzte.

La Fura dels Baus 1979. urtean sortu zen kale-antzerkia egiten zuten talde baten eskutik. Bere lanen artean operak, musika espektakuluak edo zinema daude.

Donostiakoa, Degustación de Titus Andronicus obraren estreinaldia izango da maiatzaren 7an 22:00etan.

Berria

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button