ARTEA

Panorama musikala ilustratuz

Diego Besné Esbozos y acordes. Ilustrando el panorama musical donostiarra izeneko erakusketa paratu du hil honetan Donostiako Egia Kultur Etxean. Azken egunetan dago erakusketa, izan ere hilaren 30an amaituko da.

Bertan, Diego Besnék Donostiako hainbat musika talderen 23 marrazki egin eta eskegi ditu. “Erakusketa honetan Diego Besnék marrazki bidez irudikatu du orain ezaguna egiten zaiguna baina urte batzuk barru errepikaezintzat gogoratuko dugun eszena bat”.

Diego Besnék 2000. urtetik aurrera diseinatzaile lanetan dihardu. Berak dio diseinatzaile dela ofizioz, baina ilustratzaile afizioz.

Bere lanak hemen ikusi ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button