BESTELAKOAK

“La Città Infinita” parte-hartzeko performancea

Lekeitioko Arropaineko Arragua kolektiboak, La Città Infinita proiektuan parte-hartzeko performancea antolatu du, azaroaren 19an.

Proiektu honetan eraikuntza, kooperazioa, jasangarritasuna balioak landu egin nahi dira. Arropaineko Arragua kolektiboko kideek hala adierazi digute:  “La Città Infinita eraikuntza-jokoan oinarritutako performancea da, industriako hondakinak erabiltzen dituena hiri espazioak sortzeko eta birsortzeko. Hiria eraikitzeko adreiluak ukimen gozoko zurezko objektu leunak dira, tamaina eta forma askotakoak; horien bidez parte hartzaileen arteko ideia trukea eta elkarretaratzea lantzen dira, eta nahi beste luza daitekeen jokoa sortzen da. Talde bakoitzak esku trebetasunaren eta sormenaren lengoaia unibertsala erabiliko du bere città infinita, hiri mugagabea, modelatzeko; proiektu bakoitza bakarra eta errepikaezina izango da.
La città infinita lan kolektiboa da, hau da, parte-hartzaile guztien lankidetzaren bitartez eratuko da: haurrak, gazteak eta helduak elkarlanean ariko dira hiri bat eraikitzeko, eta ekitaldi jasangarria da. Parte-hartzaileen eskura jartzen diren material guztiak industriako hondakinak dira: hondakin bereziak, erdi landuak eta amaitu gabeak”.

Eurek dioten moduan, “parte-hartzaile guztiak eskuekin, sormenarekin eta emozioekin aritzeko” proiektua.

Informazio guztia: Arraguan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button