Nontzeberri

Kutxa Boulevard Aretoak hiru erakusketa berri izango ditu maiatzean

Laura Estivel donostiarraren margo lanak lehenengo aretoan egongo dira ikusgai. Duela hogei urtetik hona abstrakzioa da haren espresio ildoa, eta hainbat teknika erabili ditu horretarako; hala nola, gouachea, olio-gouachea eta akrilikoak.

Marisol Yabe eta Carlos Jimenez Goya argazkilariak dira eta biak paisaiak aurkezten dituzte euren obran.

Yabek Euskal Herria Iruditan deitutako lana aurkeztuko du eta Jimenezek berriz, kostaldeko argazkiak erakutsiko ditu. Gainera, azken hau autodidakta da eta zenbait sari irabazi ditu.

Kutxa Boulevard Aretoak bidalita

Exit mobile version