MUSIKA

“Kulturunea” programak makina bat kontzertu haizatuko ditu streaming bidez

Gaur, maiatzak 22, streaming bidez, euskal artisten kontzertu sorta haizatuko duen Kulturunea programa abiatuko dute Vital Fundazioak eta EiTBk. Gaurtik aurrera, 21:00etan, internet bidez izango da saioa.

Lehenengo kontzertua Belakok emango du. Cris Lizarraga, Josu Ximun Billelabeitia, Lore Nekane Billelabeitia eta Lander Zalakain musikariek osatzen dute Belako. Mungiakoak dira eta nazioarteko proiekzio handia duen banda bat da. Oholtza handienekin partekatu dute, hala nola, Nick Cave, Elvis Costello, The XX eta Liam Gallagher. Aipamen bereziak jaso dituzte han hemenka, tartean, RNEko Ojo Crítico saria, errebelazio taldearen Rolling Stone saria, edota Iberian Music Awards saria.

Talde arrakastatsuaren ostean, eta asteburu honetan, Mikel Erentxun (maiatzak 23) eta Liher (maiatzak 24) izango dira protagonistak. Gero, Gari, Modus Operandi, Eñaut Elorrieta, The Soulbreaker Company, Iñaki Palacios eta bere Banda, Moonshine Wagon, Xabi Solano eta Mikel Urdangarin musikariek kontzertuak ere eskainiko dituzte.
ETB1en izango dira ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button