ESZENA

Gaur hasiko da Loraldia Festibala

Loraldia Festibalaren zazpigarren edizioa gaur hasi eta martxoaren 28a bitartean luzatuko da Sormenari zor lemapean. Bilboko makina bat gunetan artisten somenek ikusleak txundituko dituzte, izan ere, 19 egunetan, diziplina artistiko guztiak, produkzio berriak eta estreinaldiak aurkeztuko ditu jaialdiak.

Loraldia Festibalaren zazpigarren edizio honek dituen helburuak argiak dira: “euskal sortzaile gazteak nabarmentzea; emakumeak oholtzara ekartzea; publiko berrietara heltzea; eta memorian sakontzea, iturri zaharren erreferenteetatik abiatu, proposamen berritzaileak plazaratzeko.”

Helburu horiei men eginez, Loraldia Festibaleko zazpigarren edizioak euskal kulturako zenbait erreferente izango ditu gogoan, hala nola, Xabier Lete, Joseba Sarrionandia eta Agustin Xaho. Horrez gain, aurtengo edizioak sortzaile gazte askori ahotsa emango die, bai eta hainbat emakumeri ere: Idoia Azurmendi, Olatz Salvador, Ainhoa Urgoitia, Garazi Etxaburu…

Betiko legez, oraldiak diziplina ugari uztartuko ditu bere programazioan, eta dantza, bertsoa, txalaparta edota klakea ez dira faltako, ez eta berritasun zenbait ere.

“Loraldia indarberritua dator garai aldrebes hauetan, eta sormenari eskainiko dio plaza”.

Diogun bezala, gaur berton abiatuko da jaialdia Mikel Ayllon idazleak proposatuko duen Zoriontsuak izatea aukeratu genuen ikusgarriarekin. 19:00etan hasiko da Itsasmuseum-Euskal Itsas Museoan, eta Mikel Ayllon egilearekin, Irati Onaindia eta Aritz Bengoa aktoreak, Igor Arzuagaren musikaria izango dira.

Loraldia Festibalaren zazpigarren edizio honek daukan programazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button