BESTELAKOAK

Kulturaz gozatzeko aukera Errenterian, Mikelazulo Elkartearen eskutik

Errenterian, Madalena jaiez gain, badago kulturaz gozatzeko aukera ere Mikelazulo Elkarteak uztailerako antolatutako egitarau oparoarekin.

Gaur bertan hasiko da martxan programazioa eta 19:00etatik aurrera, literatura izango da protagonista. Iñigo Astiz eta Miren Peñagarikanoren eskutik, poesia errezitaldiaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Astizek Analfabetoa (Susa, 2019) bere azken lana aurkeztuko du, eta Peñagarikanok, Nik kontrolatzen dut makina (VIII. Karmele Igartua sorkuntza beka, 2018) liburuan oinarrituko du bere errezitaldia.

Larunbatean, uztailaren 13an, aldiz, Loko Kabaret txotxongilo  ikuskizuna antolatu dute 19:00etan. Ostomila txotxongilo taldea izango da musika, antzerkia, txotxongiloak eta ahozkotasuna bezalako diziplina anitz eta pedagogiakoak lantzen dituen konpainia. Taldea Ruben Mejuto Rubentxo musikari eta pedagogo euskaldunak eta Zoa Cuellar “titiritama teatrologian” lizentziatutako Nikaraguarrak osatzen dute.

Eta uztailaren 17an, asteazkenean, beste  liburu aurkezpen bat: Nik Sinisten dizut: Bortxaketaren kultura eta San Ferminetako kasua (Elkar / Txalaparta / Jakin / Berria, 2019). Samara Velte Liburuaren egilearekin  solasaldia antolatu da ondoren,  Oreretako Emakumeen asanbladako kide batek gidatua. Hitzordua  19:00tatik aurrera izango da.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button