BESTELAKOAK

Kulturaren Ondare Inmaterialean emakumeek izandako parte hartzeaz

Nafarroako Museoak Kulturaren Ondare Inmaterialean emakumeek izandako parte hartzeari buruzko hitzaldia antolatu du gaur berton, ekainak 12. Ekitaldi hau Iruñeko Gazteluko Plazan ekainaren 20tik 23ra bitartean garatuko den Nafarroako Artisautza Azokaren XIII edizioaren baitan antolatu da, izan ere, aurtengo azokaren protagonistak emakume artisauak izango dira.

Nafarroako Museoak antolaturiko ekimenean, Complutense Unibertsitateko Maria Angeles Querol Fernandez katedradun emerituak Emakumeak eta Kulturaren Ondare Inmateriala: non gaude? hitzaldia egingo du. Bertan, kultur ekintza herrikoietan emakumeek izandako parte hartzea izango dute hizpide.

“Kultura Ondare Inmaterialaren eta haren berezko ezaugarrien esparruen definiziotik eta azalpenetik abiatuta, Querol doktoreak gogoeta bat proposatzen du, tradizioak genero-rolei ematen dien ustezko aldaketari buruz, eta ospakizun eta erritu gehienei buruzko hausnarketa proposatzen du, batez ere espazio publikoa okupatzea dakarten haietan. Bere hitzaldian emakumeek beren herrietako ondarean izandako parte hartze publikoaren egungo hainbat adibide aztertuko ditu, horietariko batzuk arrakastatsuak zein gatazkak eragin dituztenak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu