IKUS-ENTZUN

Xavier Dolan zinegileari buruzko zikloa hasiko da gaur Bilbon

Xavier Dolan (1989, Montreal)  zine-zuzendariaria izango da Bilbaoarte zentroak gaurtik otsailera bitarte ondu duen zine-zikloaren protagonista nagusia. Guztira, lau film pantailaratuko dira; gaur, hain zuzen, J’ai tué ma mère (2009) aurkeztuko da, 19:00etatik aurrera.

Dolanen hitzetan,  J’ai tué ma mère filmaren gidoia 16 urte zituela idatzi zuen, eta bere bizipenetan oinarritzen da, fikzioarekin nahastuz. Pelikulak hiru sari jaso zituen 2009ko Canneseko Jaialdian. Filmak hauxe kontatzen du: 16 urteko Hubert Minel gazteak ama gorrotatzen du. Haren akatsei baino ez die erreparatzen: kitsch estiloko dekorazioa, jaterakoan egiten dituen zaratak, modaz kanpoko jertseak… Ama menderatuta du. Hala, Hubert nahastuta bizi da, eta nerabezaroa modu marjinal eta era berean tipikoan igarotzen ari da: artea eta sexua deskubritzen, esperientzia arriskutsuak bizitzen, lagun berriak egiten…

Zikloan ondoko hiru film hauek ere biltzen dira: urtarrilaren 19an, Les amours imaginaires (2010); 25ean, Laurence Anyways (2012); eta, azkenik, otsailaren 2an, Mommy (2014).

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button