IKUS-ENTZUN

Ikus-entzunezkoen sektoreari bultzada

Bilboko Udalak, Arriaga Antzokiaren eta ZINEBI jaialdiaren bidez, Proiektuen Poltsa ekimena jarri du abian ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreari bultzada emateko xedez.

Helburu nagusia da ikus-entzunezkoen funtsa eguneratzea, aberastea eta osatzea. Hainbat abiapuntu egon daitezke, adibidez, Bilboko ondare-eraikinak, hirigintzaren alorreko eraldaketa, auzo xelebreak, jarduera etengabea, eskaintza kulturala, komertzioak eta elkarteak, jaiak, herritarrak, ohiturak, turismoko eskaintza…

Proposamen honen bidez, hiriko sortzaile eta ekoizleei gonbidapena egiten zaie gure hiria pentsatzera eta birpentsatzera, orain eta etorkizunean, zalantzaz josia baina aukeraz betea dagoena.
“Sorkuntzako proposamen arras ezberdinak jaso nahi dira, gure uria sustatzen lagunduko digutenak baina, halaber, uriari buruzko gogoetarako espazio bat sortuko dutenak: Zelan aldatu da Bilbo azken urteetan? Zelan egiten dio aurre uriak normaltasun berriari, zerbitzuetatik hasi eta kultur eta turismo eskaintzaraino? Zelako erakarpenak eskaintzen ditu hiriak ondarean, kulturan, ospakizunetan eta abarrekoetan? Zelakoa da kulturgintza hirian eta zelako erronkak dauzka? Zelako hiria —askotarikoa, inklusiboa eta parekidea— eraiki beharko genuke kulturaren bidez? eta abar.”

Proiektuen poltsaren aurrekontua, guztira, 50.820€ da. Gehienez 3 proiektu aukeratuko dira, eta bakoitza 14.000 eurorekin finantzatuko da.

Proiektuen Poltsa ekimenerako baldintzak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button