Nontzeberri

Kultura pizteko plangintzak

Alarma eta krisialdi  honek maila kulturalean utzi digun panorama penagarria da. Horrek sortu dituen kalteak arintzeko eta laguntza sendoak emateko eta bideratzeko hainbat plangintza egiten ari dira Euskal Herriko zenbait txokotan.

Hala, Gipuzkoako Aldundiak Piztu Kultura ekimenaren bidez lau milioi euro bideratuko ditu kulturako arlo ezberdinetara, bertako premia nabaria baita. Gainera betiko laguntzak mantendu egingo dira, hala nola, sortzaile eta artistei zuzendutako laguntzak, eta bekak, eta beste neurri batuk ere piztuko dituzte, eta bono kulturalak ez dira faltako.

Bilbon ere antzeko erabakiak hartu ditu bertako Udalak sorkuntza, eta orokorrean, kulturari laguntzeko. Hantxe, kulturaren arloan hartutako neurriak honakoak dira: Kultura bonua (500.000 euro); Espazio publikoan kultur eta sorkuntza industriei lotutako jarduerak sustatzea, auzoetan bizitasuna sortzen dutenak (300.000 euro); Bertoko kultur merkataritza sustatzea, lokalen barruan formatu txikiko jarduerak eginez (100.000 euro); Artistak koronabirusaren aurka proiektua (100.000 euro); Ikus-entzunezko ekoizpenen sektorea babestea, hiria sustatzeko ikus-entzunezko funtsa sortuz (100.000 euro); Kultur proiektuen poltsa berezia (200.000 euro); Harrobia ekoizpen eszenikoko berrikuntza-zentroari zuzendutako aparteko babesa (28.000 euro); Kultura Sailak hiriko kultur elkarteei ematen dizkien diru-laguntzak mantentzea; Bertan behera geratu diren eta bertoko kultur eragileei eragiten dieten jarduerak berriro programatzea; Udalaren kultur ekipamenduek bertoko kultur eragileen eta euskal kultur ekoizpenaren aldeko konpromisoari eustea.

Exit mobile version