ESZENA

“Kultura Kalez Kale” programa, Bilboko auzoetan

Kultur proposamenak auzoetara hurbiltzeko, kaleak animatzeko eta biztanleen partaidetza lortzeko helburuarekin, maiatzean eta ekainean, zirkua, clown erakusketa, magia, antzerkia, ipuin kontalariak, zinea aire zabalean, hitzaldiak eta kontzertuak biltzen dituen Kultura Kalez Kale programa Bilboko Barrutietan zabalduko da. Guztira 180 ikuskizun eta jarduera baino gehiago ikus-entzule guztientzat.

Eskaintza zabal hori maiatzeko lehenengo astean hasiko da XII. Magia Topaketarekin. Topaketa horietan estatu osoko, Frantziako eta Alemaniako magoak (hogei inguru) ikus-entzule guztientzako ikuskizun anitzekin arituko dira. Emanaldiak hilabete osoan luzatuko dira, Txurdinaga-Otxarkoaga barrutiko plazetan zein Otxarkoagako Udaltegian.

Maiatzaren 5etik aurrera Clown Zorrotzaren zazpigarren edizioa ospatuko da, Ferialekuko parkean, batez ere. Aurten ospe handiko bost konpainiak hartuko dute parte; Euskal Herriko hiruk, Itziar Sáenz de Ojer, Trapu Zaharra eta Ékoma Teatro; eta Dado clown kanadarra eta Kate & Pasi finlandiarrak. Ekainean Bilbok Zirkualde, Hiriko Zirku Jaialdia, jasoko du, Errekalde auzoan.

Horrez gain, Dantza Plazetan egitasmoak plaza eta bide publikoetara erromeria herrikoiak eramango ditu, dantza erakustaldiak eta kalejirak eskainiz. Maiatzean ere, bertsolaritzari dagokionean Udaberriko Bertso Saioak programaren edizio berria hasiko da Santutxun.  

Musikauzo ekimenaren bidez kaleko musika banden erritmoarekin beteko dira kaleak. Fanfarre klasikoenaren soinuak eta animazioa Guretzat Fanfarria, Sugarri edo Ardoa Barrura taldeen eskutik helduko dira, eta estilo anitzetako beste batzuk ere izango dira, hala nola Orkestra Elektrotxaranga, Kuklux Band Fanfarria, Marmara Marching Band edo Molto Vivace, Txistulari Bandaren partaidetza ahaztu barik.

Eta datozen hilabetetan ere, ezin ahaztu Musika dibertigarria kontzertu didaktikoak; FANTen azken edizioetako film labur hoberenak eskainiko dituen Zine Zorrotza egitaraua; eta abangoardiako arte jarduerez beterik etorriko den BLV-ART ekimena.

Programazio potoloaren ordutegi, kokaleku eta abarri buruzko informazio guztia, www.kulturabarrutik.net helbidean dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu