BESTELAKOAK

Kultura kalez kale, Bilbon

Bilboko barrutietan Kultura Kalez Kale kultur programa egingo da maiatzean eta ekainean. Askotariko 170 ekitaldi inguru egingo dira: antzerkia, clownak, magia, zirkua, folklorea, musika kontzertuak eta dantzaldiak.

Hala, maiatzaren 4an, larunbata, San Frantzisko eta Miribilla auzoetan kaleko ikuskizun eszenikoak izango dira: Puski eta Txuruski pailazoak, Nalua clowna, Katü Burü animazio musikala, Pagasarriko Trikitixa, Mimoloco, eta Palmeras orkestra, besteak beste.

Maiatzeko bigarren asteburuan, berriz, magia izango da protagonista nagusia Magia Topaketen bederatzigarren edizioarekin batera. Orotara 15 ikuskizun egingo dira hilabete osoan, bai Txurdinaga-Otxarkoaga barrutiko plazetan, bai Otxarkoagako Udaltegian.

Maiatzaren 10ean eta 11n, Clown Zorrotza jardunaldien laugarren edizioa egingo da. Aurten lau konpainiek parte hartuko dute: Gromic, Ganso & Cía, Nalua, eta Gregor Wollny alemaniarra.

Zirkualde Hiriko Zirku Jaialdiaren laugarren edizioa ere izango da maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean Errekalde auzoan. “Estatu mailan erreferente diren zortzi zirku taldek hartuko dute parte”.

Musika emanaldiek ere tokia izango dute egitarau oparo honetan: hiriko plazetan egingo diren erromeriak, dantzaldiak eta kalejirak. Programa zabala da Kalez Kale; hortaz, xehetasun guztien berri izan nahiez gero: http://www.kulturabarrutik.net/index.php/eu/hasiera-3

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button