ARTEA

Kultura Garaikidearen I. ikastaroa antolatu du Nafarroako Museoak

“Kultur ondare eta artistikoetatik haratagoko arlo konplexuaren aberastasuna” ikertuko da Nafarroako Museoak antolatu duen “Kultura, Labore eta Kultua. Fenomeno konplexu baten hainbat ikuspegi” ikastaroan.

Urriaren 24tik 26ra, Iruñean garatuko den Arte guztia garaikidea da egitasmoaren barruan museoak antolatu duen ikastaroan izena emateko epea urriaren 21ean, larunbatean itxiko da. Horretarako interesa duenak culturanavarra webguneak eskuragarri jarri duen orria bete beharko da. Bertan aurkituko duzue, ikastaroaren ordutegiak eta programa ere.

Concha Roldan Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko Filosofia Institutuko zuzendariak zuzenduta, hainbat saio proposatzen ditu ikastaroak eta edukien artean, besteak beste, “kultura demokratikoa edo ondare artistikoaren ikasketa baino gehiago, kultur ondasun edo ondare artistikoetatik harago doan fenomeno konplexu baten aberastasuna eta gogoeta proposatzen da”, azaltzen dute museoko arduradunek. Horrez gain, aisialdian eta gure kulturetan bizitzeko modu berriak aztertuko dira, esaterako, kultura-sarean.

Era berean, antolatzaileek azaldu dutenez, ikastaro honen helburua bikoitza da: “Batetik, kultura kontzeptuak indar historiko jakin bat nola erabiltzen duen aztertzea da. Eta bestetik, eliteek menderatzaile gisa transmititu dituzten ezagutza zientifikoak  sinesmenekin erlazionatuta daudela aztertzea”.

Ikastaroaren programa eta egunez eguneko edukiak ikusteko, jo webgune honetara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button