Nontzeberri

“Kultura etxez etxe” Arabako Aldundiaren eskutik

Birusak ekarritako alarma egoera dela eta, Arabako Aldundiak Kultura etxez etxe ekimena bidean jarri du, museo, historia, arkitektura edota kultura ondareaz beteriko jarduera ederrekin horniturik.

Alde batetik, museo sarearen hiru webgune interesgarri daude guztion eskura: Fournier Museoa, Arma Museoa eta Arkeologia Museoa.
Eta bisita birtuala eskaintzen duten beste entitate batzuk ere badaude, hala nola, Arte Ederren Museoa edota Natur Zientzien Museoa.

Arabako ondare historikoaren kultura sarea ere abiarazi dute eta Ondare historiko-arkitektonikoaren dokumentu funtsak ere ikus daitezke.
Azkenik, Agiritegian gordetako dokumentazioaren katalogoa on line begiratu ahal da Arabadok atarian. Bertan makina bat testu, mapa, kartografia eta abar ikustatu ahal dira.

Exit mobile version