ESZENA

Tzan Tzan Fest jaialdiaren asteburuko emanaldiak

Tzan Tzan Fest jaialdiaren zazpigarren edizioa garatzen ari da Araban. Hilaren 20an hasi bazen ere, asteburu honetan izango du programazio potoloa. Dantza-piezez gain, tailerrak, hitzaldiak eta abar ere antolatu dituzte jaialdian.

Hala, gaur, urriaren 27an, Gasteizeko Probintzia plazan, 18:00etan, LaSala taldeak Alive pieza egingo du. “Mugak gainditzeaz, ezarritakoa hausteaz, oinordetzan jasotakoaren eta ikasitakoaren pisua duen emakume batek aukeratzeko duen askatasunaz, bakoitzak aukeratzen duen bizitza bizitzeaz, edozein dela ere”. Gero, Daniel Hernández sortzaileak Córdoba Drone dantza hipnotikoa, kontenplatiboa eta misteriotsua egingo du.

Larunbatean, urriak 28, hitzordua bikoitza izango da: goizean, Danza y salud mahai-ingurua izango da Álvaro Murillo eta Irma Mierrekin. Eta arratsaldean, 20:00etatik aurrera, Un cuerpo sin vergüenza eskainiko da, nerabezaroari buruzko lana.

Azkenik, igandean, 11:30etik 13:00etara, Arte y vulnerabilidad hitzaldia izango da. Bertan, Xochitl de Leónek gidatuta, pertzepzioari eta aniztasunarekin dugun harremanari buruzko hausnarketa egingo da. Geroago, Fronterizas, Mari Paula piezaren laburpen ikusezina egongo da. Eta jaialdiaren bukaera Altraste dantza taldeak jarriko du El grito del elefante lanarekin. Ekitaldia Baratza Aretoak antolatu du, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Gasteizko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Vital Fundazioaren eta Barrundiako Udalaren babesarekin.

Tzan Tzan Festen ikuskizunen gaineko xehetasun gehiago Baratza Aretoak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button