BESTELAKOAK

“Kultura eta Pentsamendua” zikloan, emakumeek bete duten lekua aztergai

Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak Kultura eta Pentsamendua programa hartuko du maiatzeko lau astelehenetan. Aurten emakumeak historian, kulturan edo gizartean bete duen lekuari buruzko gogoeta bultzatu nahi da.

“Emakumeen lekua edo lekuak historian, kulturan eta gizartean. Ez da edo dira soilik emakumeek modu efektiboan betetzen dituzten edo bete beharko lituzketen lekua edo lekuak. Historia luzea eta kondaira asko eta asko ere badira. Batzuk eta besteak nagusitasuna zuen ikuspegitik eraiki dira: gaur egun oraindik ere gure hezkuntzara, gure errutinetara, gure legeetara eta gure erakundeetara itsatsita jarraitzen duen arrazoi maskulinoaren edo patriarkalaren ikuspegitik. Historia hori berrikustea eta kondaira jakin batzuk eraistea konpromisoa eta oraindik bete gabeko egitekoa da”.

Patxi Lanceros saiakeragile eta Filosofian doktoreak aurkeztuko du egitaraua gaur berton,  maiatzaren 6an, eta bertan, Maria Tausietek Feminismo y panteísmo. De Mary Wollstonecraft a Mary Poppins hitzaldia eskainiko du.

Datorren asteko astelehenean, Belen Altuna EHUko Filosofia irakaslearen txanda izango da Mujeres y emancipación: libertad positiva hitzaldiarekin. Bere lanen artean hauek azpimarratu behar dira: Una historia moral del rostro (Pre-Textos, 2010) eta Euskaldun fededun (Alberdania, 2010).

Maiatzaren 20an, Salamancako Unibertsitatean Filosofia Moral eta Politiko katedraduna eta Filosofia irakaslea den Maria Teresa Lopez de la Viejak Derechos humanos, derechos de la mujer izango da egingo du.

Amaitzeko, Elena Hernandez Sandoica historiagilea izango da zikloa ixtearen arduraduna, Maiatzaren 27an, Rosario de Acuña (1850-1923): la escritura y la vida hitzaldiarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button