BESTELAKOAK

Kultura bisualaren diziplina anitzak

Gaur eta bihar, hilak 15 eta 16, Diseinuaren Selected 2019 ekitaldia izango da Bilboko Euskalduna Jauregian. Kultura bisualaren diziplina arteko ekitaldi horrek Bilbao Bizkaia Design Week astearekin bat egin du.

Egunotan, hortaz, kultura bisuala izango da protagonista, eta bere inguruko diziplina hauetan sakonduko dute adituek: artea, paisajismoa eta lore-artea, barruko diseinua, tipografia, argazkigintza, tatuajeen artea, komunikabideak eta agentziak, infografia, arte tekniko-musikala, diseinu grafikoa, produktuaren diseinua eta modaren diseinua.
Selecteden helburua da, batik bat, erabilgarria izatea diseinuaren diziplina guztietako komunikazio bisualaren eta sormenaren lanbiderako, profesionalentzat eta ikasleentzat”.

Bi egun horietan antolatuko diren hitzorduetan Stone and Wood zeremonia egingo da. “Bertan, diplomak banatuko zaizkie Call for Entries deialdira aurkeztutako lanik onenei. Deialdia diseinuaren talentu berriei eta profesionalei dago zuzenduta, eta diziplina guztiak hartzen ditu barne, baina diseinu grafikoa, produktua, moda, ilustrazioa, barrukoa, arkitektura, multimedia, artea, publizitatea eta marketin bisuala nabarmendu behar dira”.
Lehenengo ediziotik hona 1.700 proposamen baino gehiago aurkeztu dira eta epaimahaiak 23 lanik onenak aukeratu ditu.
Diseinuaren esparruko irakasleentzako topaketa bat ere egingo da: Meeting Design Teachers. Horren barruan, Etika eta diseinua gaia proposatu da aurten.

Informazio gehiago, hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button