ESZENA

Nafarroako “Sendaberri” zikloa, gaur Bera herrian

Nafarroako Antzoki sarearen ziklo propioa da Sendaberri, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Sailaren kolaborazioarekin diseinatzen dena. Ziklo horren helburu nagusia sarearen bazkide diren gune eszenikoen ohiko programazioa aberastea da, kontzientzia kritikoa sortzen duten ikuskizunen bitartez. Kalitate goreneko antzerki, dantza zein zirku proposamen guztiek gizartearen errealitatearekin bat egiten duten gaiak erabiltzen dituzte: gai sozialak, genero-ikuspegia, hizkuntza berritzaileak, mezu inklusiboak, eta abar. Azken finean, “hunkitzen gaituzten eta gure errealitatearekin konektatzen duten ikuskizunak.”

Larunbatean, martxoak 18, zikloa Beran izango da Markeliñe taldeak aurkeztuko duen Ganbara lanarekin. Piezak baserri mundu baten oroitzapenak berreskuratu nahi ditu antzerkiaren ikuspegitik. Autosufizientziak, lana sortzen zuen bizitzeko modu bat, non etxea (pertsonak, uzta eta animaliak harmonian bizi ziren bizitzako eta laneko batasun espazioa) identitatearen ikono nagusi gisa agertzen den.
“Emakumeak baserriko ezinbesteko zutabe gisa duen balioa nabarmentzeko eta ohoratzeko ahalegina ere bada. Familiaren baserria saltzeko ideiak erdi lotan zeuden sentsazioak, jadanik gurekin ez daudenen oroitzapenak eta baserri munduko soinuak pizten ditu. Ondarea galtzeko beldurra sortzen da, izan ginenaren, garenaren oroitzapena galtzeko beldurra. Sustraietara egindako bidai emozional honetan, iragana gogoratuko dugu, etorkizunari aurre egiteko.”

Ikuskizuna 19:00etan hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button