ESZENA

“Kultura Barrutik” edo ehun proposamen kultural

Bilboko barrutiek ehun kultur proposamen baino gehiago jasoko dituzte maiatzean eta ekainean, gehienak kalekoak, antzerkia, clownak, magia, zirkua, folklorea, kontzertuak, dantzaldiak eta kaleko musika bandak. Hala aurkeztu zuen joan den astean  Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Kultura Barrutik lelopean.

Udaberriko programazioaren ezaugarria kalea da, izan ere eszenatoki nagusia izango da hau. Maiatzeko lehen asteburuan jarriko da martxan, Bilbo Zaharrean eta Abandon burutuko diren jarduerekin eta hilabete osoan Txurdinagan eta Otxarkoagan ospatuko diren Magia Topaketekin. Topaketa horietan zuzeneko ikuskizunak, hitzaldiak eta tailerrak egongo dira.

Zorrotzako feria guneak Clown Zorrotza izenekoaren hirugarren edizioa jasoko du maiatzeko bigarren asteburuan, eta ekainean, Errekalden, zirkuko arteak izango dira, Bilboko Zirku Jaialdiaren hirugarren edizioarekin.

MusikAuzo programak eta Musikaren egun europarrak (ekainaren 21ean), kaleko soinuak eta erritmoak eramango dituzte auzoetara. Baina, horrez gain, antzerki emanaldiak, dantzaldiak, zinea, musika eta bestelako kultur jarduerak programatu dira hiriko barruti guztietan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button