BESTELAKOAK

Kultura afrikarraren inguruko egunak, Donostian

San Telmo Museoak kultura afrikarrean murgiltzeko festa antolatu du Liñiou Faté Eguna ekimenaren bidez, Liñiou Faté: Ahaztutakoak erakusketarekin bat eginez.
Hala, bihar bertan, ekainaren 3an, museoak “musika, dantza, ipuin kontalariak eta afrikar moda desfilea prestatu ditu Haurralde Fundazioaren laguntzarekin”.

Liñiou faté hitzek ahaztutakoak esan nahi dute Senegalen eta Gambian mintzatzen den wolof hizkuntzan, eta erakusketa honek “Mauritanian, Senegalen, Malin, Burkina Fason, Gambian eta Beninen aurkitutako objektu originalak, argazkiak eta bideoak jartzen ditu ikusgai.”
Erakusketan ere Bibendum (Michelin gurpil-gizonaren jatorrizko izena) ikonoaren gaineko hausnarketa egiten da. Izan ere, basamortuan, errepideetan, hiri eta herrixketan, harrizko edo hondarrezko bideetan topa daiteke bere figura tailerrak bertan daudela seinalatzeko, eta “sinbolo hori irudikatzeko denetariko euskarriak darabiltzate: bidoietako txapa zabalduak, zurezko  oholak, errobera pilatuak zein eraikin eta txaboletako paretak”.

Egileak dioenaren arabera, “baliabide gutxiko sormen oparoa du mintzagai, bai eta ahaztura ere. Ahaztutako irudiak dira, desagertzera kondenatuak”.

Irudi ikusgarriak eta bestelako informazioa, San Telmo Museoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button