ARTEA

Errautsen hondartza eta Pasolini

Martxoaren 1etik aurrera, Bilboko La Taller galeriak Madrileko Ogami Press proiektuari eskainiko dio bere espazioa. Erakusketa hau, urtero, produkzio grafiko garaikidea lantzen duten espazioei eskaintzen zaiena da.
Aurten estatuko artelan argitaletxe hoberenetakoa den Ogami Press madrildarra etorri dira. Beste askoren artean Almudena Lobera, Isabel Flores, Mauro Vallero, Raul Gomez Valverderen lanak argitaratu ditu. Erakusketa martxoaren 1etik apirilak 26ra bitarte luzatuko da

Bere lanaren berri emateko Ogami pressek, artista bakar baten lana aukeratu du: Javier Pividalena.

Martxoaren 1ean, ostirala, 20:00etan erakusketaren lehengo partearen inaugurazioa egin zen. Erakusketak, bi parte izango ditu. Lehenengoan Gorputzak/hitza proiektua aurkeztuko du Javier Pividalek.
Artelan hau Yukio Mishima, Pier Paolo Pasolini eta Jean Genet artisten irudietan oinarritutako fotolitografiaz osatua dago.
Horrez gain, Bilboarte zentroak ere parte hartuko du, eta Pasoliniren Teorema pelikula, apirilaren 18an, osteguna, 18:00etan, proiektatuko dute erakusketari amaiera emateko.

Apirilaren 19an, ostirala, 20:00etan, erakusketaren bigarren partearen inaugurazioa izango da. Bigarren zatian, Pividalenak egin duen azken artelana erakutsiko du: Errautsen hondartza. Pasolini erailda aurkitu zuteneko argazkia, egunkari batetik aterata.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button