BESTELAKOAK

Kultur sektorearen babesa indartzeko neurriak, Bizkaian

COVID-19 birusak eragindako krisialdi honi erantzun bat emateko asmoz, Lorea Bilbaok, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Bizkaiko Foru Aldundiak kultura-arloan martxan jarriko dituen neurriak azaldu ditu.

Horren ondorioz, Euskara, Kultura eta Kirol Sailak aurreikusita zituen berariazko laguntza guztiak bizkortu eta malgutuko dira, eta gainera, gauzatu ezin diren jarduerak eta proiektuak berriro programatuko ditu.

Zerga-arloko neurriei dagokienez, “Aldundiak sozietateen gaineko zergaren eta autonomoen kuoten ordainketa geroratzeko aukera eman die kultura- eta kirol-enpresei. Gainera, lehentasunezko jardueratzat hartu dira arte eszenikoen, musikaren, dantzaren eta kirolaren esparrua batzen duten erakundeak”.

2020ko ekitaldian, euskarazko aldizkako argitalpenak argitaratzen dituzten merkataritza-sozietate, kooperatiba-sozietate, banakako enpresaburu, profesional eta irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuentzako diru-laguntzen deialdia abian jarri da. Era berean, udal antzokien programazioa errazteko diru-laguntzen deialdia egingo da.

Horrez gain, foru-sailak Eskena Garatu deritzon foru-dekretu berria garatu du, autonomoen eta mikroenpresen egitura-gastuei laguntzeko. Laguntza bat ere ikus-entzunezkoak ekoizteko bideratuko da. Hala, “Bizkaiko gaiei buruzko dokumentalak egitea helburu duten ikus-entzunezko enpresei ere lagunduko diegu dekretu honen bidez”.

Liburu-sektorearen egoera  ere zaila da eta horrexegatik, liburu-dendek “funtsak erosteko aurrekontu jasangarriari eutsi ahal diezaioten laguntza jasoko dute”.

Kulturaren kontsumoa suspertzeko, Kultura Bonua jarriko da martxan. Eta arteari lotutako esparruetan, Japoniako egonaldiak 2021era atzeratuko da eta Bizkaiko Arte Bideak martxan jarriko da.

Sektorea bultzatzeko beste neurrietako bat izango da Bizkaiko kultura-mugimendua suspertuko duen kultura agenda sendo eta bateratua sustatzea

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu