BESTELAKOAK

Kultur proiektu berri eta orijinalak, Gasteizen

BATERA: kultur proiektuak elkarrekin izeneko diru-laguntza deialdiak Euskaldun-berriak? eta Paperbizi proiektuak saritu ditu.  Euren egileek, Gasteizko Kauldi Iriondo eta Estibaliz Agirre gazteek, hilabete pasa dute ideia egikaritzeko crowdfunding-a prestatzen. Kanpainak gaur abiatu dira. Iriondok eta Agirrek 40 egun izango dituzte beharrezkoa zaien dirua biltzeko.

Aurkeztutako lan guztien artean epaimahaiak bi proiektu hauek aukeratu zituen, Iñaki Lazkano Oihaneder Euskararen Etxeko ordezkariaren hitzetan “beren orijinaltasuna, ikuspegi artistikoa, euskararekiko atxikipena, parte hartzerako joera eta Gasteizko hiriarekin duten lotura” dela eta.
Aukeratutako proiektuak garatu ahal izateko Agirrek eta Iriondok deialdiko antolatzaileen, Oihanederren eta Gauekoak-en, laguntza jaso dute. Izan ere, crowfunding eta komunikazio kanpaina orokorra antolatzeko aholkularitza jaso dute, baita kanpaina abiatzeko 1000na €.

Paperbizi, Gasteizko begirada anitzen arte-liburua pertsonei buruzko proiektu bat da, argazkilaritza, marrazkigintza eta euskara lotuko dituen proiektua: arte-liburu bat.
Euskaldun-berriak? argazkilaritza erreportaje bat da, erakusketa bat, proiektu pertsonala. Euskal Herriko komunitate euskalduna sozialki eraldatzen ari da aldiro; egungo gazteria heltzen doan heinean, gazteria berritzen doa etengabe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button