ESZENA

“Kultur” Nafarroako Gobernuko programa amaitzear

Agoitz, Altsasu eta Lizason programatu dituen azken hiru kontzerturekin agur esango du asteburuan Kultur Nafarroako Gobernuaren Kultura, Kirola eta Gazteria Sailaren udako programak. Programa honek  azken urteetan, Nafarroako  39 udalerri edota ondare historiko eta interes kulturaleko hainbat leku interesgarri, musika, dantza eta arte arloko ikuskizunez eta kulturaz busti izan ditu.

Mikelats dantza taldearen Ohiturak ikuskizuna (Agoitzeko Kultur Etxean, gaur, hilak 5, gaueko 21:00etan); Pink Floyd bandaren tributua den Pink Tones taldearen kontzertua (Altsasuko Foruen Plazan, bihar, hilak 6, 23:00etan); eta Alberto Rodriguez Purroy  musikari eta kantautorearen emanaldiekin (etzi, irailak 7, Lizasoko Orgi basoan, 17:00etan) agurtuko da Kultur programa asteburuan.

Nafarroa Mendialdeko, Erriberako eta Erdialdeko herri, plaza eta karriketan kulturak galduko du oraingoan ere, eta kultur ekimenen hutsune bat gehiago sumatuko dute nafarrek.

Azken kontzertuei buruzko informazio gehiago, navarra.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button