ESZENA

Kultur Leioak udazkenerako egitarau bikaina atondu du

Udazken honetan, Kultur Leioak 23 ikuskizun eskainiko ditu, horitarik lau antzerki lan hiru dantza ikusgarri, sei kontzertu eta haurtxoentzako bi antzerki ikuskizun eta familientzako zortzi. Eta horrez gain, erakusketak, zinema, lehiaketak…

Irailaren 23an eta Musika Arimarekin zikloaren baitan, lehen hitzordua (Auditoriumean, 21:00etan), Lapsus, desconcierto acústico kontzertuarekin. Eta hilaren 30ean, (Auditoriumean, 20:30ean), antzerkia egongo da Alberto Sanzolen La respiración lanarekin.
Urrian ere gauza asko: 2an, (Auditoriumean, 18:00etan), Vuelos familia ikuskizuna Aracalandanza konpainia ospetsuaren eskutik; 14an, (Anbigun, 21:00etan), Musika Gertu zikloaren barruan, Talabarte taldea; 15ean, (Auditoriumean, 20:30ean) Doos Colectivo konpainiak Anotación nº 7 aurkeztuko du; 21ean, (Auditoriumean, 20:30ean), Hika Teatroa konpainiak Cuaderno en blanco lanaren estreinaldia egingo du; 28an, Xabi Aburruzaga Bandaren txanda izango da Musika Arimarekin zikloaren barruan; eta azken saioa, 30ean (Auditoriumean, 18:00etan), Iraya Producciones-ek eta Voilà Producciones-ek A la luna lana egingo dute.

Azaroa dantzarekin hasikoa da.  Hilaren 4an, Roberto Oliván-Enclave Arts del Moviment konpainiak Lonely together lana estreinatuko du Euskadin (Auditoriumean, 20:30ean); 11n, Musika Gertu zikloarekin, Olé Swing-ek bere lan berria estreinatuko du; 13an, (Auditoriumean, 18:00etan), Marie de Jongh-en Amour lana ikusteko parada egongo da; 18an, (Auditoriumean, 20:30ean), Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Téâtre de Pain-en eskutik Francoren bilobari gutuna; 19 eta 20an, Txiki txiki txikia izeneko lana txikienentzat; eta 25ean, (Auditoriumean, 21:00etan), Musika Arimarekin zikloan flamenkoaren izarra: Rocío Márquez.

Urteko azken hilean denetarik egongo da. 2an, (Auditoriumean, 20:30ean), Time takes the times time takes izeneko dantza ikuskizuna Guy Nader konpainiaren eskutik; 16an, (Auditoriumean, 20:30ean), La piedra oscura antzezlana; 23an, (Auditoriumean, 21:00etan), Travellin’ Brothers taldearen kontzertua; eta abenduaren 26tik 30era, Gabonetan Antzerkira- Gabonetako Arte Eszenikoen XVII. Erakustaldia izango da.

Arteari begira, urriaren 3tik 23ra, Bosteko 2016 erakusketa ibiltaria ikusi ahal izango da; urriaren 31tik abenduaren 30era, Leioako XXVIII. Argazki Lehiaketara aurkeztutako lanen hautaketa baten erakusketa ikusi ahal izango da; azaroaren 10etik abenduaren 11ra, Juan Torreren Ukitzeko Irudiak erakusketa; eta amaitzeko abenduaren 17tik urtarrilaren 22ra, Ane Pikaza artista eta ilustratzaile bizkaitarrak erakusketa egingo du.

Informazio guztia Kultur Leioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button